XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Joxe Migelek barre bere buruari egiten dio lehenbizi.
Gazte zela, honela galdetu zioten: - Non jaio zinen?.
- Lazkaon.
- Eta hazi?.
Eta Lazkao-Txikik erantzun: - Hazi inon ez.
Beste batean goardia zibil bikote batek Lazkao-Txikiri: - ¡Alto!.
Eta Lazkao-Txikik: - Yo no.
Eta goardia zibiletatik polizietara.
Joxe Migel ere pasea bait da polizien eskuetatik.
Horiek hotzak kenduko zizkioten beharbada, baina ez umorea.
Hala kantatzen omen zuen kanpora atera zenean:
Egun berean, komisariatik herrira taxian itzuli zen neska batekin.
Tabernan sartu zenean, hala esan zion jabeak: - Zorionak, Joxe Migel.
- Zer da?.
- Andregaiarekin zatoz eta.
Lazkao-Txikik erantzun: - Bai, leku onean ezkondu gaituzte gaur.
Hura izan da, hura, esposatzea!.
Esposaz lotuta eduki gaituzte.
Erdaraz ere ondo moldatzen da Lazkao-Txiki.
Badaki erdarari ere zumoa ateratzen.
Joxe Migel gasolina hartzen zegoela, gazte ileluze eta bizardun bat hurreratu zitzaion.
-
-
Asteguna zen.
Lagun bat aurkitu zuen Lazkao-Txikik bidean eta esan zion: - Zer, lanera joan gabe?.
- Bai, medikuarengana noa.
- Gaixo al zaude, ba?.